2025/11/14ko prentsa-oharra

IKERKETA ZIENTIFIKOKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA - I+G. 2024

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko I+Gko gastua % 5,6 handitu da eta 2.114 milioi eurora iritsi da


I+Gan lan egiten duten langileen % 66,5ek ingeniaritzaren eta teknologiaren esparruan ikertzen dute


2024an, Euskal Autonomia Erkidegoan, barneko I+Gko gastua (ikerketa eta garapen teknologikoa) guztira 2.114,2 milioi eurokoa izan zen. Zenbateko hori aurreko urtekoa baino 111,7 milioi euro handiagoa da, eta azken hamarkadan I+Gko gastuak izan duen hazkunde-joera iraunkorra sendotzen du; izatez, gastu-seriean inoizko maximorik handiena lortu da 2024an.


Barne Produktu Gordinari erreparatuta, Euskal AEko I+Gko barne-gastua % 2,15ekoa izan zen 2024an, aurreko urtean, 2023an, erregistratutakoaren parekoa. Datu horiek 27ko Europar Batasunerako (EB-27) eta Espainiarako eskuragarri dauden azken datuekin alderatze aldera, 2023ari dagokion barne-gastua erabili behar da: EB-27an Barne Produktu Gordinaren % 2,22 izan zen eta Espainian % 1,49. Euskal Autonomia Erkidegoan % 2,15ekoa izan zen.




Lurraldez lurralde, I+Gko gastua Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren % 2,74koa izan zen, Bizkaikoa % 1,94koa, eta Arabakoa % 1,59koa. 2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko barneko I+Gko gastu osoaren % 45,9 Bizkaian egin zen (969,4 milioi euro), % 42,4 Gipuzkoan (895,6 milioi euro) eta % 11,8 Araban (249,2 milioi euro).






Euskal AEn egindako barneko I+Gko gastuaren % 76,5 enpresen sektoreak exekutatu du


Barneko I+Gko gastua exekutatzen duen sektoreari dagokionez, gehiena, % 76,5 (1.617,2 milioi euro), irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek eta enpresek egin dute; % 16,7 (353,2 milioi euro), goi-mailako irakaskuntzak, eta gainerako % 6,8a (143,7 milioi), administrazioaren mendeko zenbait organismok exekutatu zuten. Aurreko urtearen aldean, administrazio publikoak % 11,9 handitu zuen I+Gko gastua, % 7,6 goi-mailako irakaskuntzak eta % 4,6 irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek eta enpresek.


Lurraldeen arabera, aldeak daude gastua exekutatzen duten sektoreei erreparatuta. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuen eta enpresen sektorean, Gipuzkoa da gastu gehien exekutatzen duena, 720,6 milioi euro; gero Bizkaia da 708,4 milioi eurorekin eta, azkenik, Araba 188,2 milioi eurorekin. Aitzitik, administrazio publikoaren eta goi-mailako irakaskuntzaren sektoreetan, Bizkaia da gastuaren buru, 78,4 eta 186,2 milioi eurorekin; Gipuzkoan, aldiz, 46 eta 129 milioi euro dira, hurrenez hurren. Araban, azkenik, administrazio publikoak 19,4 milioi euroko gastua egin zuen I+Gan, eta goi-mailako irakaskuntzak 41,6 milioi eurokoa.


Azken hamarkadari erreparatuta, I+Gko barne-gastu osoa % 66 igo da 2015aren aldean, orduan 1.273,2 milioi eurokoa baitzen. Enpresa-sektorea nabarmentzen da, % 70,1 hazi baita (2015eko 951 milioitik abiatuta). Administrazioak ere % 64,3 handitu du inbertsioa, eta goi-mailako irakaskuntzak, berriz, % 50,5 gehiago hamar urte horietan.


Gastuak sektoreen arabera izandako banaketa ez da nabarmen aldatu. 2015ean, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuen eta enpresen sektorean metatzen da guztizkoaren % 74,7, eta 2024an haien posizioa % 76,5eraino indartu dute. Administrazioa ia ez da aldatzen: % 6,9tik % 6,8ra. Aitzitik, goi-mailako irakaskuntzak pisu pixka bat galdu du, % 18,4tik % 16,7ra jaitsi baita.


I+Gko barne-gastuak, egikaritze-sektoreen eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 2024

Excel csv
  Guztira Administrazioa Goimailako irakaskuntza Enpresak IAGEP Atzerria
Guztira 2.114.155 740.521 36.732 1.160.702 14.487 161.712
Enpresak eta IAGEP 1.617.228 360.992 171 1.122.851 3.245 129.969
Herri-administrazioa 143.748 127.704 237 9.331 2.047 4.429
Goi-mailako irakaskuntza 353.178 251.825 36.323 28.520 9.195 27.315

I.P.S.F.L.=Instituciones IAGEP = irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak

Data 2025eko Azaroaren 14a

Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G


Barneko I+Gko gastuaren finantzaketari dagokionez, enpresek 1.160,7 milioi euro jarri zituzten I+Grako, 2023an baino % 4,5 gehiago eta 2015ean baino % 63,7 gehiago. 2024an enpresen sektoreak finantzaketa osoaren % 54,9 egin zuen, aurreko urtean baino ehuneko 0,6 puntu gutxiago. Dena dela, lehen finantzaketa-iturri izaten jarraitzen du.


Finantzaketa publikoak, bestalde, 740,5 milioi euroko ekarpena egin du, aurreko urtearekin alderatuta % 8,5 gora egin ondoren eta 2015 urtearekin alderatuta % 74,4 gora egin ondoren; 2024ko barneko I+Gko gastu osoaren % 35,0 da.


Gainerako funtsen jatorria honako hau da: goi-mailako irakaskuntzaren sektorea 36,7 milioi, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak 14,5 milioi eta atzerria 161,7 milioi. Hiru horien artean gastuaren gainerakoaren % 10,1 dira.


Finantzaketa publikoaren jatorriari dagokionez, administrazio autonomoaren ekarpena nagusitzen da (545,6 milioi). Ekarpen hori % 7,2 hazi da aurreko urtearen aldean eta administrazio publikoak 2024an finantzatutako zenbateko osoaren % 73,7 da —exekutatutako I+Garen guztizkoaren % 25,8—.


Bestalde, administrazio zentralak (148,8 milioi) % 9,8 handitu du finantzaketa aurten, eta % 20,1eko parte-hartzea du administrazio publikoek finantzatutako kopuru osoan. Azkenik, foru-aldundiek eta toki-administrazioek (46,1 milioi) % 6,2ko partaidetza izan dute, eta ekarpena ere % 26,2 igo da aurreko urtearen aldean.


Dedikazio osoko I+Gko 24.409 langile izan ziren, % 4,8 hazi ondoren. Exekuzio-sektoreen arabera: 17.271 pertsona irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen eta enpresen sektorean, % 5,0 hobetuta eta guztizkoaren % 70,8 ordezkatuta; 5.469 pertsona goi-mailako irakaskuntzan (+% 2,3 eta guztizkoaren % 22,4); eta 1.669 administrazio publikoan (+% 11,1 eta guztizkoaren % 6,8). Lanbide-kategoriari dagokionez, ikertzaileak 17.296 dira (% 70), % 6,1 gora egin ondoren; 5.452 langile teknikoak dira (% 22,3), eta % 3,1 egin dute gora; eta, azkenik, 1.662 laguntzaileak dira (% 6,8), duela urtebete baino % 2,7 gutxiago.


Ikerketa egiten den diziplina zientifikoaren arabera, I+Gan dedikazio osoaren baliokidetzan lanean ari diren langileen % 66,5 ingeniaritzan eta teknologian aritzen dira. Gainerako diziplinek presentzia txikiagoa dute: Medikuntza zientziak (farmazia barne) % 12,1, Zientzia zehatzak eta naturalak % 9,7, eta Gizarte zientziak eta humanitateak % 8,7. Nekazaritza-zientzien kasuan (abeltzaintza, basogintza eta arrantza barne), dedikazio osoaren baliokidetzan lanean ari diren langileen proportzioa % 3koa da, soilik.



I+Gko langileen % 37,2 emakumeak ziren


2024an, dedikazio osoko I+Gko langileen % 37,2 emakumeak dira. 9.073 emakume dira, 2023an I+Gan jarduten zuten emakumeen kopurua % 4,4 igo ondoren, eta aurreko urteko pisuari eusten dio (% 37,3).


I+Garen exekuzio-sektorea kontuan hartuta ikusten da emakumeen presentzia adierazgarriagoa dela enpresen sektorean eta goi-mailako irakaskuntzaren sektorean, kantitateari dagokionez: 5.388 eta 2.706 emakume, hurrenez hurren, eta 979 emakume administrazio publikoaren sektorean. Hala ere, termino erlatiboetan, administrazio publikoan emakumeak langileen % 58,7 dira; goi-mailako irakaskuntzan % 49,5 dira, eta enpresen sektorean % 31,2 dira.


I+Gko gastuaren eta langileen (DOB) bilakaera Euskal AEn. 2011-2024

Excel csv
  2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
I+Gko gastuak                            
      Guztira (milioi eurotan) 1.366,2 1.372,9 1.316,8 1.289,8 1.273,2 1.290,9 1.363,2 1.423,4 1.481,4 1.490,0 1.646,9 1.794,7 2.002,5 2.114,2
      Urteko gehikuntza (%) 0,4 0,5 -4,1 -2,1 -1,3 1,4 5,6 4,4 4,1 0,6 10,5 9,0 11,6 5,6
Langileak (DOB)                            
      Guztira 17.879 18.682 18.280 18.535 18.217 17.898 18.577 19.274 19.619 19.511 20.804 21.746 23.300 24.409
      Urteko gehikuntza 2,0 4,5 -2,2 1,4 -1,7 -1,8 3,8 3,8 1,8 -0,5 6,6 4,5 7,1 4,8
Ikertzaileak (DOB)                            
      Guztira 11.283 11.772 11.959 12.030 12.089 11.916 12.608 13.165 13.520 13.629 14.367 15.230 14.612 17.296
      Urteko gehikuntza 1,9 4,3 1,6 0,6 0,5 -1,4 5,8 4,4 2,7 0,8 5,4 6,0 7,1 6,1

(p)Behinbehineko datuak

DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2025eko Azaroaren 14a

Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G


Oharra: Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten elkarlanean jardun duten enpresa eta erakunde guztiei, eginiko ahaleginagatik; informazio-bilketa 2025eko apiriletik urrira bitartean egin da. Haien laguntzarik gabe, ez zatekeen posible izango.


Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+Gko gastua % 5,6 handitu da eta 2.114 milioi eurora iritsi da

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2025/11/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali